2010/01/07 16:45:39.671 GMT+1
Debabarrena ezagutu eta gure eskualdeaz gozatzeko 3 plan proposatu nahi dizkizugu eta bertatik-bertara, iruditan, erakutsiko dizugu. Aukeratu zure plana!
Gure eskualdearen esentzia erakutsi nahi dizugu, gure herrien eta tokiko jendearen nortasuna... Bideo hauetako protagonistak bertako herritarrak dira, ilusioz eta gogoz parte hartu dute ekimen honetan. Gustuko izatea espero dugu!
Zein da zure plana?
Nork: debabarrena.2010/01/07 16:45:39.671 GMT+1
Etiketak:
bideoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/11/23 08:48:31.994 GMT+1
Bertsolari Txapelketarako finalaren atarian gure eskualdeko hainbat herritan ere jaialdi bereziak ospatuko dira. Bertan txapelketa nagusiak buru-belarri aritu diren hainbat bertsolariz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.
Aurreneko hitzordua Eibarren izango da, San Andresetako jaiak medio. Bertan arituko dira Maddalen Arzallus, Miren Amuriza, Amaia Agirre, Ibai Esoain eta Jokin Uranga. Bertsoz bertso, puntuz-puntu, doinuz-doinu... San Andres Gazte Bertso Jaialdia Eibarko Portalean ospatuko da, azaroak 27an, gaueko 22.30tan. Sarrera 5 €tan eskuratu ahal izango da.

Hurrengo egunean, bigarren hitzordua izango dugu, Ermuko Lobiano Kultur Gunean, gaueko 22.15etan. Ermuan Uxue Alberdi, Xabi Paia, Joxe Agirre eta Maialen Lujanbio arituko dira oholtza gainean. Azaroak 28ko saiorako sarrera 10 eurotan eskuratu daitezke.
Honenbestez, bertsolaritzaz gozatzeko aukera borobila izango dute zaletu guztiek Eibarren eta Ermuan.
Nork: debabarrena.2009/11/23 08:48:31.994 GMT+1
Etiketak:
agenda
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/10/29 09:11:52.252 GMT+1
Asteburu honetan urteko jairik ilunenean murgilduko da Mutrikuko herria. Jantzi beltzak, kandelak, kalabazak… Mutrikuko kaleaek aire misteriotsu bat hartzen dute egunotan Gaba Beltza ospatzeko. Oso ospakizun berezia da mutrikuarrentzat.

Ostiral arratsaldean hasiko da jaia, Ibilbide Beldurgarriarekin batera. Larunbatean, arratsaldeko 7etan Spectrum kalejira ospatuko da eta ondoren Axuri Beltza Dantza tradizionala. Gauean, Laiotz taldearekin dantzaldia izango da.
Dudarik gabe, hitzordu berezi eta enigmatikoa dugu honakoa. Zatoz Gaba Beltzaz gozatzera Mutrikura. Animatu!
Nork: debabarrena.2009/10/29 09:11:52.252 GMT+1
Etiketak:
agenda
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/08/26 11:50:49.042 GMT+2
Irailaren 15ean, "Kalbaixo Txiki" Egunean, Marmitako Lehiaketa ospatuko da Mutrikun. Txoko Eder Elkarteak, Udalaren babesarekin antolatutako ekimen hau goizeko 10etan hasiko da eta parte hartzaileak eguerdiko ordubatak arte lanean arituko dira. Ondoren, ordu biak aldera sari banaketa egingo da eta baita subasta ere Beheko Plazan.

Gehienez, 20 taldek parte hartu ahal izango dute eta talde bakoitzak 15 lagunentzako lapikoa prestatuko dute. Irabazleak 250€ eta txapela irabaziko ditu eta ondorengo 5 taldeentzat ere bada saririk. Parte hartu nahi dutenek, irailaren 10a baino lehen egin beharko dute, Lupe edo Alvaronean.
Nork: debabarrena.2009/08/26 11:50:49.042 GMT+2
Etiketak:
gastronomia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/13 09:52:54.165 GMT+2
Udara begira, plan erakargarri bat eskaini nahi dizuegu: Deba eta Mutrikuko ingurune natur-inguruetan barrena zaldi irteerak. Mutrikuko Laranga Auzoan dago zalditegia eta kantabriar itsasoaren gainkaldean barrena egiten dira zaldi-irteerak.

Zaldi irteerak, zaldi haztegia eta salmenta, pupilajea, ikastaroak, hipoterapia, ekinoterapia... zaldiarekin lotutako eskaintza zabala du zalditegi berriak.
Deitu Mutrikuko Turismo Bulegora eta bertan behar duzun informazio osoa emango dizute.
Nork: debabarrena.2009/07/13 09:52:54.165 GMT+2
Etiketak:
aktibo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/07/01 14:48:58.808 GMT+2
Igandean ospatutako I Debabarrena BTT Martxaren antolakuntzan parte hartu duzuen pertsona, elkarte, enpesa, klub... guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Mila esker, noski, martxan parte hartu zenuten 225 zaletuei ere, hurrengo urtean ere berriz elkar ikustea espero dugu. Hainbat gauza hobetu beharko ditugu baina oso gustura gaude lortutako emaitzarekin.
Jarraian igandeko martxaren laburpen bideoa eskaintzen dizugu. Zuentzat guztiontzat!
Nork: debabarrena.2009/07/01 14:48:58.808 GMT+2
Etiketak:
btt
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/03 09:34:48.358 GMT+2
Ekainak 28an Debabarrena BTT Martxa ospatuko da, Elgoibarren. BTT zaletu guztiek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute, laburra 25 km-takoa eta luzea 45 km-takoa, biak Karakate inguruan.

Izen-emateko epea zabalik dago, horretarako formularioa bete eta dagokizun ordainketa egitea beharrezkoa da (federatuentzat 15€ eta ez-federatuentzat 12€).
Giro ona ziurtatuta dago, ingurua paregabea da, sari mordo bat zozketatuko dira, bakoitzari kamiseta tekniko bat oparituko zaizue... Honenbestez, kirola guztatzen zaizuen guztiontzat, hitzordu garrantzitsua duzue honakoa.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu sartu www.debabarrenaturismo.com webgunean edo deitu 943820110 telefonora (Debegesa).

Nork: debabarrena.2009/06/03 09:34:48.358 GMT+2
Etiketak:
btt
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/26 09:32:56.568 GMT+2
Aurten Mutrikuk urteurren berezia ospatzen du, hain zuzen ere, hiri-gutuna jaso zueneko 800. urteurrena. 1209an Gaztelako Alfonso VIIIak hiri gutuna eman zion Mutrikuri. Honenbestez, Gipuzkoako herririk zaharrenetakoa da.

Honenbestez, bada nahikoa arrazoi aurtengoa urte berezitzat jotzeko eta hainbat ekimen garrantzitsu antolatzeko. Mutrikuko Udalak herritarrekin ospatu nahi du urteurrena, euren parte hartzea sustatuz eta herriaren historiara gerturatuz. Nolanahi ere, urtean zehar bisitari guztientzat erakargarriak izango diren hainbat ekimen antolatuko dira.
Euskal Erromeria, Jardunaldiak, Erakusketak, Herri-Antzerkiak, Kontzertuak, Musika Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra... dira, besteak beste, ekitaldirik berezienak.
Nork: debabarrena.2009/05/26 09:32:56.568 GMT+2
Etiketak:
mutriku
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/12 15:16:30.668 GMT+2
Armagintza Museoko Eibarko Industriaren Historiari buruzko Interpretazio Zentruak gaur ireki ditu ateak. 700m2 betetzen dituen gune berri honek, XIV.mendetik gaur egun arte Eibarko industriak izan duen bilakera ezagutzeko ibilaldia proposatzen du.
Zenbait gunetan barrena, bisitariak bilakaera ekonomikoa eta industriala ezagutzeko aukera du: industria metalurgikoaren aztarnak, merkataritza eta ekoizpen jarduerak, gremioen antolaketa, lehenego ekimen pribatuak, eskualdearen industralizazioa eta gizarte mugimenduak, eta ekoizpen bide berriak , besteak beste.

Eibarko tailerretan eta fabriketan egindako tresna betetzen dituzte museoaren gune gehienak. Herritarrek emandako piezei esker museoak bilduma ederra osatu du: bizikletak, josteko makinak, idazteko makinak, etxeko tresneria eta beste batzuk . Bilduma honek bisitaria harrituta utziko du.
Ikus-entzunezko baliabideak lagun, bisitariak gure hiriko memoria historikoa eta ondare industriala era erraz eta atsegin baten ulertuko du.
Inaugurazioa 12etan izango da eta ate irekien egunak antolatu dira maiatzaren 13tik 24 arte. Egun horretan sarrera doan izango da ohiko ordutegian.
Nork: debabarrena.2009/05/12 15:16:30.668 GMT+2
Etiketak:
museoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/26 09:21:27.836 GMT+1
Dagoeneko abian da Flyscharen Ibilbidearen denboraldi berria, aukeraz beteriko urteko egutegia prestatu dugu zuretzat eta berrikuntzak ere baditugu!

Flyscharen ibilbideak eguraldi onarekin eta jendez beteta hasi du denboraldi berria.
Flyscharen webgunean aurkituko duzu gure eskaintzaren berri eta aurten berrikuntza interesgarriak ditugu, besteak beste,
Mendata-Sakoneta eta
Nautilus-Saturraran Geotourrak,
Urola ibaian Kayakak,
Zetazeoak ikusteko irteera... Ikusi bisiten egutegia eta zeuk aukeratu zure bisita gustukoena: Itsas irteerak, Trekking-a, Geotourrak... Kostalde honetako altxor berezienak zure zain daude!
Nork: debabarrena.2009/03/26 09:21:27.836 GMT+1
Etiketak:
flyscharen
ibilbidea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak